Larrañeta eta Korrika 2015

Korrika2015_logoaAtzo, martxoaren 24an, Korrika(*) gure herrian egon zen, Trapagaranen.
Kasu honetan, Trapagarango hainbat erakundek parte hartu zuten ekitaldian, eta Larrañeta mendizale elkartea hantxe egon zen.
Ohar honen bidez aipatu nahi dugu ohore handia izan dela ekitaldi honetan berriro ere parte hartzea eta euskararen aldeko ekimenari gure bultzada ematea.
Ekitaldian gure elkarteko zenbait bazkidek parte hartu zuten. Are gehiago, guri zegokigun tartean Doritak, gure elkarteko kideak, korrikaren lekukoa eraman zuen Larrañetaren izenean.

Korrika2015_kartela

[Argazkia: Larrañeta Mendizale Elkartea]

Korrika2015_Dorita

[Argazkia: Larrañeta M.E.]

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aipatzekoa da Trapagarango beste kirol taldeekin partekatu genuela lekukoa, ondorengo hauekin, hain zuzen ere: Trapagaran Eskubaloia, Sustraiak Basket, Bayer de Trapaga eta Club de Fútbol Trapagaran.

Korrika2015_taldea

[Argazkia: AEK]

Korrikari dagokionez, aurten hauxe izan da guztia.
Ondo ibili eta… KO-RRI-KA!!

Izp.: Zuzendaritza-batzordea

(*) Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko “lasterketa” da eta AEK-k antolatzen du. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta dirua biltzea ditu helburu. Aurtengo Korrikak martxoaren 19an hasi zen (Urepele herrian), 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatu du, Bilbora heldu arte. Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean.

Anuncios

Deja un comentario / Idatz ezazu zure iruzkina

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s